DOKUMENTALAREN EGITURA: ANIMAZIOA



Film hau lau atal ezberdin harilkatuz osatuta dago: elkarrizketak, fikzioa, haurrekin egindako grabaketak eta animazioa.

ANIMAZIOA 

Animazio bidez emandako azalpenek hitz teknikoak eta zientifikoak saihestea dute helburu; haur berezien mundua ikusle guztientzat ulergarri izan dadin, azken baten. Bide batez, animazioak eskaintzen dizkigun aukera anitzez baliatuz, era atseginean eta jostagarrian egin nahi izan dugu. 

Irizpide horiek abiapuntutzat hartuta, Eider Eibarrek pertsonaia alai eta koloretsuak diseinatu ditu, eta Juankarrek –animatzaileak– bizia eman die. Hona hemen filmaren protagonista batzuk (gure lagunak, denak ere):



Itxasne


Neskato gaztea da, batetik bestera joateko gurpil-aulkia erabiltzen du, eta bere nahiak eta sentimenduak aurpegiko keinuen eta gorputzaren bidez adierazten ditu.


Peru


Haur alaia eta sentibera da, eta jakin-min izugarria dauka. Hori dela eta, Itxasneren unibertsora bidaiatzeko aukera izango du. Horren ostean, Peruk eta bere amak egunean egindakoaren inguruan solas egingo dute.



Maite


Itxasneren izeba. Ilobaren izateko era inork baino hobeto ezagutzen du, eta horregatik hain zuzen, bereziak diren haurrekin eta pertsonekin oso harreman berezia eta estua dauka.

No hay comentarios: