DOKUMENTALAREN EGITURA: HAURRAK

Itxasok behar bereziak ditu, eta eskola berezia ere behar du: egokitutako gela, jangela eta instalazioak behar ditu, eta baita bere beharrak aseko dituzten eta hazten lagunduko dioten irakasleak ere.

Bada, zer dakite gabezia neurologikorik ez duten haurrek, “ezberdinak” diren haurrei buruz? Zer-nolako iritziak edo aurreiritziak dituzte?

Galdera horiei erantzuna eman nahian, Galdakaoko ikasgela bateko eta Itxasoren eskolako jazoerak bildu ditugu. Lehenengo atalean, gabeziak dituzten pertsonei buruz hitz egingo dute ikasleek, eta Amaia irakaslearen gidaritzapean, euren sentimenduak azaleratuko dituzte. Bigarren atalean, ostera, Itxasoren eskola ezagutzeko parada izango du ikusleak.

Egun osoa Galdakaon pasatu genuen, haurrekin hizketan. Amaia Alberdi irakasleak gabeziak dituzten pertsonen gaia landu zuen neska-mutilekin, eta emaitza benetan interesgarria lortu zuen:



Irakaslea: Amaia Alberdi.
Haurren izen-abizenak: Lua Elorriaga, Maria Crespo, Ibon Bezares, Alain Gonzalez, Aitor Arevalillo, Nahia Gracia, Ibon Benito, Eva García de Fernando, Asier Rojo, Leire Campo, Ibaia Gonzalez.




Aspaceren ardurapean dagoen Zabaloetxe Goikoa eskolara joaten da egunero Itxaso (Loiu). Astelehen goiz batean bertara joan ginen; begietako makarrak ezin kenduta zegoen Itxaso, eta nagiak astintzeko asmoz, berarekin bainua hartu genuen. Horrez gain, jolaslekua, musika-
-eskolak eta marrazketa-praktikak ikusi genituen, beste hainbat gauzaren artean.
Ikasle bakoitzari irakasgai bat besteak baino gehiago gustatzen zaio; hori behintzat, argi gelditu zitzaigun!

Haurren izen-abizenak: Itxaso Azpitarte, Markel Molina, Claudia Montañes, Beñat Landaluze, Ane Garcia, Omar Taouil, Yudit Garcia, Fabio Andres Centurion, Ane Belamendia, Ibai Martinez, Joel Gonzalez, Nagore Olabarri.  Zuzendaria: Fatima Sousa Arrieta.

ASPACEko monitoreak: Edurne Barrio, Naroa Madariaga, Ines Elizalde, Leire Elejaga, Irati Bergara, Asier de Pablos.

No hay comentarios: