DOKUMENTALAREN MUSIKA-LA MÚSICA

Dokumentaleko musika Borja Barrueta konpositore eta bateria jole bizkaikarrak egin du. Hamarnaka talde eta diskotan parte hartu ondoren, 2013. urtean Lïlap kaleratu zuen, berak gidatutako lehen diskoa; lan horretako doinuak, hainbat musika-tresna uztartuz landu ditu Borjak -tartean hawaiar kitarra- eta jolasa eta bat-batekotasuna dituzte ardatz. Soinu ederrak dirak eta egoera ezberdinen aurrean hausnarketara, amets egitera zein irribarre egitera garamatzate. Dokumentalaren ikusle-entzuleak haur berezien munduan murgiltzeko parada ezinhobea ematen du Borjak egindako maisu-lanak.

Diskoa online entzune eta eros daiteke, hurrengo plataforman sakatuz: AMAZON





No hay comentarios: