LAGUNTZA KANPAINA

2011. urtean ekin genion proiektu honi. Une hartan, gabezia neurologikoak dituzten haurrei buruzko datu asko, ezjakinduria gehiago, eta batez ere, ilusio eta gogo handiak geneuzkan.

Itsasoari begira filma egitea gabezia neurologikoak dituzten haurrei laguntza emateko proiektu egokia iruditu zitzaigun; euren eguneroko bizimodua ezagutzera eman, eta bide batez, kolektiboa gizarteratzeko bidean gure aletxoa  jarri nahi genuen. Filmaren proiektua Itxasoren familiari aurkeztu genion, eta eurei ere egokia iruditu zitzaien; hasiera-hasieratik laguntzeko eta parte hartzeko prest agertu ziren, eta horri esker, abian jarri ginen.

Eusko Jaurlaritzak bultzada handia eman zigun 2011. urtean: gidoia idazteko eta proiektua lantzeko diru-laguntzak eman zituen. Gauzak horrela,  urte hartan proiektua prestatu genuen, eta horren ostean, film dokumentala gauzatu ahal izateko finantziazio bila hasi ginen. Baina tamalez, krisi ekonomikoak bete-betean harrapatu gintuen. Proiektua egokia iruditu arren, ekonomikoki laguntza emateko prest zeuden talde eta erakunde oso gutxi aurkitu genituen; ataka latzean geunden: filma grabatzen hasteko prest geunden, baina xoxak falta zitzaizkigun.

Hori dela eta, proiektuarekin aurrera jarraitu ala bertan behera utzi, erabaki beharra zegoen. Egoera horretan, lantaldeak luze eztabaidatu zuen eta filmarekin aurrera egitea erabaki zuen. Ondorioz, 2012. urtean, lantaldeko kide guztiok gure lana “kapitalizatzea” erabaki genuen; hau da, xoxik irabazi gabe lan egitea. Ondorioz, dirua lortzen dugun heinean, ordainsaria –edo dagokion ehunekoa– kobratzen dugu. Era horretara, dokumentala ekoitzi eta bide batez finantziazio-iturri berriak bilatu ditzakegu.
Emadazu Eskuak orain arte hainbat finantziazio-iturri izan ditu. Erakunde batzuek dirua eman digute; beste batzuek, berriz, beste mota bateko laguntza eskaini digute:  proiektuaren berri eman dute, grabaketetarako lekuak utzi dizkigute...
Diru-laguntzak, hala ere, ezinbestekoak izan dira proiektua aurrera ateratzeko. Hurrengo zerrendan, finantziazioa nondik lortu dugun ikus dezakezue: 

Erakunde publikoak

Erakunde hauei proiektua aurkeztu zaie, eta helburuen garrantzia eta bestelako faktoreak kontuan hartuta, proiektua diruz laguntzea erabaki dute. Eman dituzten diru-laguntzak beste erakunde eta taldeek emandakoak baino handiagoak izan dira: 2.500 eta 21.000 euro artekoak.

Eusko Jaurlaritza/Elgoibarko Udala/Galdakaoko Udala


Erakunde pribatuak:

Erakunde hauei ere proiektua aurkeztu zaie, eta helburuen garrantzia eta bestelako faktoreak kontuan hartuta, proiektua diruz laguntzea erabaki dute. Eman duten diru laguntza 400 eta 2.000 euro artekoa izan da.

Irizar/Danobat/Juan Mateo Zabala euskaltegia/Naradeva/Bronces Garitano


Nanoekoizleak


Norbanakoei laguntza emateko aukera eman genien; hamar eurotik hasi eta norberak nahi duen kopurura arte, dirua emateko aukera dago.

No hay comentarios: