MAIER ETA ITXASO

Itxasok 17 urte bete ditu aurten; komunikatzeko era ezberdina dauka, eta behar bereziak ere baditu, nerbio-sistema zentralari eragiten dion gaitz baten ondorioz. Haur alaia eta kaskagogorra da, baita oso sentibera ere: inguruan gertatzen diren gauzei erreparatzeko gaitasun berezia dauka.


Maier Elgoibarren jaio zen eta Bibon bizi da gaur egun. Unibertsitateko ikasketak erdibidean utzi zituen Itxasok lau hilabete zituenean; sendagileak garapenean ohikoak ez diren zenbait ezaugarri antzeman zizkionean, alegia. Egoera horren aurrean, Itxaso Bilboko estimulazio-
-zentro batera eramatea erabaki zuen Maierrek; maletak egin eta Bilbora bizitzera joan ziren biak. Filologia-ikasketak amaitzen zituen bitartean familiak diruz lagundu behar izan zion Maierri. Azken hamar urteotan hainbat lanbide ezberdin izan ditu, eta lanorduak Itxasoren zaintzarekin partekatu ditu: kultur jardueretan aritu izan da, eta baita teleoperadore, itzultzaile, trebatzaile eta euskara-irakasle ere, besteak beste.  Gaur egun euskara
irakasle eta itzultzailea da, Israrekin ezkonduta dago, eta bigarren alaba bat dauka: Uxue.


No hay comentarios: