2017/09/25

ITSASOARI BEGIRA ONLINE

Bi urteko ibilbidearen ostean, udazken honetan dokumentala online jarri dugu, guztiok eskuragarri izan dezazuen. Honako helbide honetan ikus dezakezue:

2015/05/06

ZERGATIK GAUDE ITSASOARI BEGIRA?

Itxasoren lagunek izaera eta iritzi ezberdinak dituzte: kontrajarri egiten dira batzuetan; elkarren osagarriak dira, beste batzuetan. Azken urteotan jazotako gertaeren narrazioaren bidez, euren erreakzio eta sentimenduen berri jasoko duzu. Halaber, haur “ezberdinen” mundua ezagutu, eta mundu horretan gertatzen dena ulertzeko gai zarela ikasiko duzu: arretaz erreparatu, besterik ez duzu egin behar!




Sinopsia

Itxasok 17 urte ditu eta Bilbon bizi da. Lau hilabete zituenean, gaitz neurologikoa zuela esan zioten bere amari.  Hitzen esanahi zehatza argitu nahian, erantzun bila hasi ziren Maier eta bere familia. Bide luzea izan da eta tartean pediatrak, neurologoak… eta bestelako hainbat espezialista ezagutu dituzte; hamaika ate ireki dituzte, batzuk osasun-arloan, beste zenbait hezkuntzan… baina jasotako erantzunen gainetik, Itxasoren mundu bereziari erreparatzen ikasi dute. 
 

Nola ulertu haur berezien mundua? Lagun eta senideen adierazpenez gain, Itxasne txikiak Itxasoren mundua deskribatuko du, haur berezien mundua ulertzeko begiak irekita izan behar ditugula erakutsiz.


Noiz, non: 

Durangoko Liburu eta disko azoka

Abenduak 4 ostirala 14:30
Durango



Lantaldea: 

Gidoia eta zuzendaritza:  Lorea Pérez de Albéniz
Produkzio-zuzendaria: Goiuri Aldekoa-Otalora
Muntaia: Larraitz Zuazo
Irudia: Juantxu Beloki
Animazio-zuzendaria: Juankar Ramos
Ilustrazioa: Eider Eibar
Musika: Borja Barrueta
Soinu-teknikariak: Jone Novo eta Miguel Ramírez
Soinu-nahasketa: Iñigo Egido
Makilajea: Ederlan


Proiektua diruz lagundu duten erakundeak eta enpresak:

Eusko Jaurlaritza, Elgoibarko Udala, Galdakaoko Udala, Irizar, Danobat, Kultur Basque EHU, Bronces Garitano, Naradeva, Hiru komunitatea