Sinopsia
Itxasok 17 urte ditu eta
Bilbon bizi da. Lau hilabete zituenean, gaitz
neurologikoa zuela esan zioten bere amari.
Hitzen esanahi zehatza argitu nahian, erantzun bila hasi ziren Maier eta bere familia. Bide luzea izan
da eta tartean pediatrak, neurologoak… eta bestelako hainbat espezialista
ezagutu dituzte; hamaika ate ireki dituzte, batzuk osasun-arloan, beste zenbait
hezkuntzan… baina jasotako erantzunen gainetik, Itxasoren mundu bereziari
erreparatzen ikasi dute.
Nola ulertu haur berezien
mundua? Lagun eta senideen adierazpenez gain,
Itxasne txikiak Itxasoren mundua deskribatuko du, haur berezien mundua ulertzeko begiak irekita
izan behar ditugula erakutsiz.
Noiz, non:
Durangoko Liburu eta disko azoka
Abenduak 4 ostirala 14:30
Durango
Lantaldea:
Gidoia eta zuzendaritza:
Lorea Pérez de Albéniz
Produkzio-zuzendaria: Goiuri Aldekoa-Otalora
Muntaia: Larraitz Zuazo
Irudia: Juantxu Beloki
Animazio-zuzendaria: Juankar Ramos
Ilustrazioa: Eider Eibar
Musika: Borja
Barrueta
Soinu-teknikariak: Jone Novo eta Miguel Ramírez
Soinu-nahasketa: Iñigo Egido
Makilajea: Ederlan
Proiektua diruz lagundu duten erakundeak eta enpresak:
Eusko
Jaurlaritza, Elgoibarko Udala, Galdakaoko Udala, Irizar,
Danobat, Kultur Basque EHU, Bronces Garitano, Naradeva, Hiru komunitatea
No hay comentarios:
Publicar un comentario